3 nov 2010

Bilbotik Normandiara

Uda honetan Normandiara joan ginen, kotxez egun baten egin daiteken bidaia, beti bezala jateko ordua heltzen denean amak prestatzen dituen sandwitchak jaten ditugu eta deskantsatu ostean berriro martxan jartzen gara.Herrira heldu ginenean, leku polit batekin aurkitu ginen.







Hemen bertan kotxea uzten genduen, asteko egun guztietan, eguenean izan ezik, merkatua jartzen zutelako.



Argazki hau hondartzatik aterata dago, herrirantz begiratzen.







Normandiako hondartzak oso luzeak ziren, baina gainera itsasbehera zegoenean uretara sartzeko oinez asko eta asko egin bahar zen.





ALBOKO HERRIAK


 Herri hauetara oinez joan zitekeen bai hondartzatik, edo errepidetik.













GRANVILLE



Granville Normandiako herri bat da, bertan portu bat dago eta egon ginen egunean, asko ibili ostean itsasontzi ezberdinen irteera egon zen eta ikusteko aukera izan genduen. Argazki honek Granvillera iritsi baino lehen aterata dago.



BAYEUX








Bayeaux beste herritxo bat da, bertan ikus zezakeen gauzak argazkietan daude.










Herri honetan Guillermo konkistatzailea Inglaterrako lehenengoa Normandia konkistatu zuen, noiz eta zelan egin zuen aurkezten zuten La Tapisserie de Bayeaux deitutako museo honetan eta hizkuntza  ezberdinetan aurkezten zuten, doan bakoitzak ulertu dezan.




 MONT SAINT-MICHEL


  Mont saint-michel Frantziako lekurik esanguratsuenetarikoak da, bere formagatik eta bere historiagatik, dena den honetaz hitz egiteko bideo bat jarriko dut nire blogaren beheko partean.












CAEN
Herri hau Normandiako herrietatik handienetariko bat da, bertan Parisera joateko trena hartu genduen kotxea herrian utsiz gero. Gainera azken egunean bertako hotel batean lo egin genduen Bilbora bueltatu baino lehen.














 Herri ezberdinetako hondartzetara joan ginen eguzkia hartzera, baina egun batzuk irten ziren, ez zelako eguzkia atera.

27 oct 2010

Bilbotik Holandara


2009 ko udan Holandara joan nintzen.Amsterdamera iritsi baino lehen gau bat egin genduan Frantziako herri baten.







Frantzian egin genduen gaua, bi eguneko bidaia zelako.Auzoko herrialdean Holandarako bidera gelditzen jakun herriak bisitatzen genduan. Herri honek Orleans du izena














                                      alokatutako etxearen leiho batetik bista hau euki genezaken.



 Amsterdamen egon ginen egun batean aurkitu genduen dena larroses margoztuta eta jendea kolore berberaz jantzita, gainera Amsterdameko kanaletatik egun normal batean baino askoz txalupa gehiago zeuden uretan. Azkenik konturatu ginen homosexualen harrotasun eguna zela eta horregaitik zegoen halako festa hain handia.                             

25 oct 2010

Bilbotik Italiara

ikusi daikezuen bezala Euskal Herritik eta are gehiago Espainiatik aterata, leku zoragarriak bisitatu daitekez.Badakigu Espainian herri eta leku politak dauzela baina beste janari motak eta ohitura ezberdinak bereizteko ez gara oso urrun joan behar.Nik bereiziki Toscanara (Italia) joan nintzen kotxez, eta bi egunetan egin genduan bidai osoa, lehenengo egunean frantziako herri batean lo egin genduan, eta bigarrenean zuzenean aste baterako alokatutako etxe ederrera iritsi ginen.